Txopet

Post-punka · Garagea

Bilbo

Biografía

Bilbotik dator txopet taldea, lehen itxuran pop rockaren antzeko zerbait egiten dute, autotunea, riff indartsuak, energia handia eta melodia biziak nahastuz, baditu ere garageren zikinkeria eta punkaren jarrera. Musika eta melodia guzti hauek barnetik ateratzen dituzten bizipenak kontatzeko dira, letrak ilunak izan arren badago esperantzarako tokia.

Urte bi daramatzate Euskal Herri osoan biraka, hainbat areto, herri eta jaialdi zapaldu dituzte beraien zuzeneko indartsuarekin, horien artean Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival edota Bilboko Kafe Antzokia. Estiloetatik haratago joan dira eta beraien proposamen fresko eta berritzaileak denbora gutxian zer esana eman du.

Lehen diskoa “Nahiz eta jausi” leku askotan entzun da eta oraingoan EP berri batekin datoz, “Ostabe Zuloan”, La MODA-ko Jacobo Nayak eta Urtzi Izak ekoiztua eta grabatua. Lan honek proiektuaren soinu berezia finkatzen du eta zuzenekoetan berezitasun gehiago sartu dituzte.