Tatta & Denso
Urbanoa · Trapa · Rapa
Arrasate
Biografía
Azken urteetako euskal panoraman lekua egin du Tatta arrasatearrak. Genero urbanotzat har daitezkeen estilo ezberdinak menperatzeagatik nabarmendu da eta gaitasun harrigarria duela erakutsi du estiloen artean mugitzeko.
14 urte baino ez zituen lagun eta ingurukoekin rapeatzen eta idazten hasi zenean. Geroago hasi zen abestiak grabatzen eta 2019an Denso ekoizlearekin aliatu eta singleak modu independentean argitaratzeari ekin zion. Harrezkero, Malakias, Etxepe, Mutiko edo Bengo bezalako euskal artista askorekin kolaboratu du.
2024aren hasieran "Martin" (Balaunka, 2024) aurkeztu zuen, Tattaren iraupen luzeko lehen lana, eta Gaztearen 2023ko abesti onenaren saria irabazteko eta estatuko areto eta jaialdietan lehen urratsak emateko balio izan dio.
Kontzertuak
+ Txiltxoko, Brava
SARRERAK BERTAN