Sara Zozaya
Chill Popa · Indie Rocka
Donostia
Biografía
Sara Zozayak barrura begiratzen du hitza bilatzeko garaian, oroitzapenera doa. Horrela, mapa bat marrazten du, loturen eta ihesaldien kartografia bat. Artista ezaguna da euskal musikaren egunerokotasunean, industrian aktibo dago. Bere ahotsaren xaflakortasunarekin esperimentatzen du, modulazio artifizialarekin eta sintetizadoreen espektroarekin bere taldekideen artean.Abandonu nostalgikoa, misteriotsua eta estilo abangoardisten nahiz inguruko soinuen arteko nahasketek bere proposamena bakar bihurtzen dute.
2018an bere lehen EParekin batera, (“III”), bakarkako bidea hasten du, ondoren, 2020an (‘I)’ EParekin folketik oinarri elektronikoetara eta autotune sofistikatura igarotzen da. Covid-19aren pandemiaren agerpenarekin, Sara Zozayak musika kudeatzailearen papera hartu eta 2021erako bira landu bat prestatu zuen, musika berriaren radar nazionalean kontuan hartu beharreko artistetako bat bezala sendotuko zuena. Hala ere, Sara Zozaya 2015etik dabil agertokietara igotzen, eta ordutik etengabe ibili da estatu osoan zehar Belako, Listener, Elena Setien eta Berrio bezalako musikariekin agertokia partekatuz, besteak beste.
2023ko urrian argitaratu zuen bere lehen LP “Nara” (Balaunka). Donostiako artistak hamar abesti distiratsu kaleratu zituen, bakarka zein kolektiboki bikain funtzionatzen dutenak. Gainera, diskak Valdivia, Amorante, Bengo eta Liamekin elkarlanak ere jaso zituen. Azkenengo hilabetean “Nara” aurkezten ibili da estatu zein Euskal Herrian. Izan ere, Boga-Boga edo ZEID Fest bezalako jaialdietan egon ez ezik, Viva Belgradoren azkenengo lanean ere parte hartzeko aukera izan zuen.
Kontzertuak
SARRERAK BERTAN
SARRERAK BERTAN