Neomak

Urbanoa · Elektronika · Folka

Gipuzkoa

Biografía

Gaztetxotan hasita, trikitixa txapelketetan aurkari, nahiz bikote gisa plazara salto egin, eta gerora Kepa Junkerarekin sei bat urtez hara-hona iblitako zazpi Sorginak dira. Etenaldi baten ostean, suaren garrak irauten duela ohartu eta, ilusio handiz, proiektu
berri bat jarri dute martxan: NEOMAK.

Haien sustraien haria eten gabe, baina eraberrituta, NEOMAK hitzak dioen gisan, ‘ilargi berriak’ eskaintzera datoz. NEOMAK orain arte ezarritakoarekin haustera dator, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta guztien barrenak astintzera datozen zazpi emakume gazte dira. Haien lehen diskoarekin, kontzertu soil bat ez ezik, ikuskizun osatu bat eta zentzumen guztiak dantzan jarriko dituen esperientzia bereizgarri batekin datoz.

Soilik bi abesti argitaratu ondoren, 2022 ko udan Euskal Herrian zehar kontzertu ugari eskaini zituzten, eta 2022 ko irailean lehen lana argitaratu ondoren baita estatuko hainbat lekuetan ere, Galizian, Madrilen, Bartzelonan edota Malagan esaterako. AlE (Artistas En Ruta) zikloan hautatuak izan dira, baita WOMEX azokan ere, eta Euskal Herriko hiri eta herrietako antzoki garrantzitsuenak bete dituzte, baita Hego Korea eta Japonian bira bat egin ere.

Kontzertuak

Boise, AEB Jaialdi
2025 07/29 - 08/03

SARRERAK BERTAN