Biografía

Donostiarrek ‘Zerua Orain’ diskoarekin 35 kontzertu baino gehiago eskeini zituzten estatu osoan (BBK Live, Primavera Sound, Mad Cool edo Observatorio festibaletan, besteak beste) eta Europa mailan, Herbeherak, Suedia edo Serbian.

Euskal musikalgintzan ’Zerua Orain” diskoarekin (2022) agerraldi kementsua eginda, bere indar katartikoa dakar Merina Grisek berriz ere ’ZULOA’ bigarren album honetan; elektronika-punkezko zurrunbilo iragarrezin bat, sentimenduak eta generoak nahasian elkartzen dituena. Zuloaren izaera polisemikoa arakatuz— lur-zulo, arrail, huts, baina baita ere sabai-leiho, aterpe—, euskal hyperpoparen hiru mosketariek belaunaldi batentzat babeslekua eraiki dute sentipenezko arkitektura ariketa honetan; gaur egungo antsietatearen deskripzio arin bezain ziztakari bat, lanabes gisa ezinegona darabilena. ’ZULOA’ aldi berean da amets goibel eta amesgaizto argi, bertara erortzeko nahiz bertatik ihes egiteko hobi. Ezin jakin elementu geografiko pop oniriko honen hurrengo kantak zein soinu edo estetikatan zehar eramango gaituen, eta, hala ere, ezin untxi maskaradun hirukote honi jarraitzeari utzi beren habia-zuloan zehar.

Kontzertuak

Azpeiti Sanagustin Kulturgunea
+ Ke Lepo
2025/04/04
22:00

Atarrabia Totem
+ La Txama
2025/04/26
19:30

Festival Cruïlla Barcelona
2025/07/12