Judit Neddermann
Popa · (booking EH)
Bartzelona
Biografía
Judit Neddermannek sustrai folklorikoak ditu eta musika modernotik edaten du. Eszenatokian duen presentziagatik, ahotsagatik eta ikusleak etxean egongo balira bezala sentiarazteagatik nabarmentzen da. Hurbiltasuna, enpatia eta energia trasmititzeagatik ezaguna egin da.
Artista eta proiektu askorekin lan egin du, nabarmentzekoa da Alejandro Sanzekin egindako “Este segundo” duetoa, artista ezagunaren azken diskoan sartutako kanta.
Hamarkada batez, The Gramophone Allstars taldean abeslari ahotsa eraman zuen. Schuberten ‘Winterreise’ berrinterpretatu du, Quartet Brossa musika klasika taldearekin batera. Coetus perkusio bandaren eskutik sakondu zuen tradizioan. Clara Peya pianista sailkaezinarekin talde boteretsua osatu zuen.
Eta Jorge Drexler, Joan Manuel Serrat, Noa, Miguel Poveda, Macaco, Amaia, Rozalen edo Zalon Thomson bezalako musikari ezagunekin kolaboratu du, beste askoren artean.