J Martina
Urbanoa · Elektronika
Larrabetzu
Biografía
J Martina pop elektronikoa lantzen duen talde nafar- tar-bizkaitarra da eta Kattalin eta Ane Barcena ahizpek Javier Jorajuriarekin batera osatzen dute. Pop elektronikoaren inguruan mugitzen dira, egiteko modu pertsonal bat bilatuz, estilo ezberdinetako erreferentziak somatuz. Soinu garaikideen bilaketa eta artearen diszi- plinartekotasuna nabaria da haien proposamenean.
2021ean Jaio Naiz Baina (autoekoizpena) lehen albuma atera ostean 2024ko apirilean atera dute haien bi- garren lan luzea: Negu Gorri (Balaunka, 2024). Izenak dioen bezala gazte bezala bizitzea tokatu zaien krisialdi garai nahasiari estuki lotutako egoerek eta ideiek defi- nitu dute albumaren kontzeptua: Melankolia, haserrea, etsipena, baina baita esperantza, argia eta borroka- rako griña ere.
Iraganari erreferentzia egiten dioten elementuak ere nabari dira diskoan (introko abestiko bertsoek edo izenburuaren izen bera zuen EH-ko banda historikoa adibidez), eta horrekin batera ageri dira erreferentzia garaikideen bitartez ausardiaz sortutako abestien estrukturak, sinteak etab.
Esan daiteke J Martinaren esentzia mantentzen dela albumean, eta hare gehiago, abestien intentsitatea handitu dela oraingoan esateko moduaren eta poparen forma ezberdinen bilaketan aurrera pauso bat emanez.
Kontzertuak
SARRERAK DOHAINIK
SARRERAK DOHAINIK
SARRERAK: Bertan
+ Eire, Mutiko
SARRERAK DOHAINIK