Biografía
Etxekalte 2015ean sortu zuten Bermeon Unai Irisarrik eta Iker Etxebarriak. Berehala batu ziren proiektura Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juarez. 2015ean musikari ekin ziotenetik, Etxekaltek etengabe jo du, beti euren soinua bilatuz. 90. hamarkadako eta 2000 lehen hamarkadako estiloak (grunge, hardcore, post-hardcore, postrock, rock melodikoa, rock alternatiboa) eraginda, ahots melodikoek, gitarra zikinek eta erritmo gogorrek definitzen dute beraien izaera.
Gainera, lurra eta kulturaz aritzean, sorterriarekiko lotura nabarbema da. Etxekalteren kantuetan, taldearen balioak bere musikan isladatuz. Taldearen nortasunaren adibide ditugu "Gure Hizkeran" (2019) lehen EPko "BBH" eta "Orduan Bai" abestiak; Habi lagunekin batera Aeginiko split albuma "Arimak Denboran" (Elkar, 2020); edo "Eraikitzeko Egon Arren" eta "Semitriste", "Nor Da Norbera?" diskoan barne (Elkar, 2022), euskal musika eszenaren promesarik handienetako bat izateko balio izan dietenak (Nor Da Norbera 2022ko disko onenen artean, Zarata).
"Etxekalte gurea bezain zurea da" lelopean, taldeak elkargune izan nahi du hurbildu nahi duen ororentzat. Laukoteak uste du musika esperientziak partekatzeko eta komunitatea sortzeko modu bat dela. Horren adibide da Nuntxaku bezalako proiektuetan duen inplikazioa. Bertan bere herriko beste artista batzuekin lan egiten dute eszena bizirik mantentzeko.